XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Eleizatik borratu: bai ala ez?Marian Garate. 31 urte, pedagogoa
Nire espiritualitatea pertsonala dela uste dut.
Ni ez naiz elizara joaten baina ezingo nizuke erantzun borobilik eman, arazo hori ez dudalako inoiz planteiatu.
Norberak jakingo du bere buruarekin zer egiten duen.
Ez, ez zait inoiz bururatu neure izena elizako erregistrotik borratzea.
Ni neure gurasoek bataiatu ninduten, baina ni ez nintzateke borratuko.
Horrela ohitu gara eta horrela jarraituko dut.
Neu borrauko nintzateke.
Elizatik paso egiten dut, olinpikamente.
Ez naiz borratzen oso komodoia naizelako.
Baina bai, borrauko nintzateke.
Niri betiko erlijioa gustatzen zait.
Debozio handidun pertsona naiz, nire gurasoek egin zuten aukerarekin konforme nago.
Ez zait inporta.
Borratzeko arrazoirik behintzat nik ez daukat.
Niri elizak ez dit ezer egin eta ez daukat arrazoirik.
Berdin zait.
Ez dit horrek inolako arazorik suposatzen.
Katolikoa naiz, baina ez dut praktikatzen.
Paper batean egoteak ez du arazorik ematen.
Hainbeste paperetan gaude eta!